Duintasuna
Pasa dira egun batzuk eta oraindik biharamunarekin nago han bizitutakoagatik. Batzarra baino egun batzuk lehenago hasi ziren urduritasunak eta gaizki lo egiteak, beti gai honekin gertatu izan zaidan moduan. Egun bat lehenago jakin nuen PSEk ere batzarra zuela leku berean ordu berean. Kasualitatea? Ez. Ez dira existitzen.
Otsailaren 15a iritsi zen eta gerturatu ginen Kursaalera. Ertzainak nonahi, droneak hegan eta parkinera sarreran altoa: “Zer zoazte, torturatuen batzarrera?”. Egoera surrealista.
Erraz erori zitekeen probokazioan, baina ez zuten lortu, eta sinistu, hamaika eratara saiatu ziren.
Behin barruan, argazkia itzela zen, oraindik ez dut hitzik topatzen 900 torturatu batera ikusteak nolako zirrara sortu zidan adierazteko. Erraz esaten da: 900 (bederatziehun). Zenbat izerdi, oihu, malko eta odol.
Txanponaren beste aldean zenbat besarkada, zenbat maitasun, zenbat irribarre, zenbat begirada konplize. Goxotasuna, zaintza, harrotasuna. «Ez zaude bakarrik, hemen gaude». Erreparaziorako hasiera ezin politagoa.
Ezin dute esan hau ez zela gertatu, baina kontuz, hau ez zela existitu esaten zutenak egindakoak justifikatzen hasiak dira orain. Egia, aitortza eta erreparazioaren bidea luzea izango da, baina hemen gaude torturatuak izan ginen milaka ahots horiek. Bagoaz!
«Garrantzitsua ez da egin ziguten hori, baizik eta egin ziguten harekin egiteko gai garen hori». •

Beñat Olea, euskararen inguruko bideo batetik etorri zaio arrakasta Instagramen

Emakumeen borrokak utzitako zazpi irudi esanguratsu

Josefa Albisu, martxoak 8 batean gizonak menderatu zituen emakume pilotaria
«Woke» lubakiaren sakona erakutsi du Jane Fondak
