NAIZ.INFO
IRUÑEA

UPN, PSN eta PPk Nafarroa Bizirik ekimenaren aldeko adierazpena atzera bota dute

Nafarroako Parlamentuan egin den bozketan, UPN, PSN eta PPk atzera bota dute Bilduk Nafarroa Bizirik ekimenaren alde aurkeztu duen proposamena. NaBai, I-E eta Bilduk egin dute alde.

Bilduk Nafarroako Parlamentuan Nafarroa Bizirik 1512-2012 ekimenaren alde aurkeztutako proposamena bozkatu dute. UPN, PSN eta PPk atzera bota dute Bilduren ekimena, NaBai, I-E eta Bilduk, aldiz, alde egin dute.

Bilduk aurkeztutako proposamenaren helburua, Diputatuen Kongresu espainiarrak Nafarroa Bizirik ekimenaren aurka izan zuen jarrera salatzea zen. Bilduren ustetan, Nafarroaren historia «ikertzea eta hedatzea» da Nafarroa Bizirik ekimenaren helburua.