Asteburu honetan ehunka ekimen burutu ditu Herrirak Iosu Uribetxebarria eta larri gaixo dauden gainontzeko 13 euskal preso politikoen askatasuna eskatzeko. Zabaldutako datuen arabera, 70 herri eta hirietan burutu dituzte ekimenak eta 400 bat lagunek baraualdiak egin dituzte. Horrekin batera, enkarteladak, elkarretaratzeak, propaganda eta eskuorrien banaketa eta asanbladak egin dituzte
Donostia Ospitalean 34 lagunek egin dute gose greba eta euren artean Garbiñe Errekondo eta Iñaki Errazkin Gizpuzkoako Foru Gobernuko kideak. Gipuzkoako ahaldun nagusi Martin Garitano bertan izan da, Sinn Fein alderdi irlandarreko kide den Pat Rice-ekin batera.
Herrirak azaldu duenez, Donostiako beste auzoetan 100 lagun baino gehiagok egin dute baraualdia eta Bilbon 18 lagunek 48 ordutako baraualdia egiten dute.
Iruñean berriz, 24 ordutako mobilizazioa iraunkorra egin dute eta 40 lagunek egin dute baraualdia eta Barakaldon ere 24 ordutako ekimena egin dute Gurutzetako Ospitalean.
Usurbilgo ekimenetan bertako alkatea den Mertxe Aizpurua eta Madrilgo Kongresuan Diputatua den Xabier Mikel Errekondok parte hartu dute.
Euskal Herriko hainbat herritan egin dituzte ekimenak asteburu osoan zehar.

La devastación de Gernika por el bombardeo fascista de 1937, en las filmaciones de la UCLA

Aritz Otxandiano denuncia un ataque contra su vivienda: «Se han sobrepasado todos los límites»

Gogora quiere meter a ETA también en el Memorial 3 de Marzo de Gasteiz

Aplausos e insultos a Jone Laspiur por criticar ‘La infiltrada’ y las infiltraciones policiales
