NAIZ.INFO
BILBO

Pragarako deialdian sartu du Bielsak Llorente, baita Herrera ere

Fernando Llorente eta Ander Herrera Spartaren aurkako neurketarako deialdian sartu ditu Marcelo Bielsa Athleticeko entrenatzaileak. Lehenak eztabaida izan zuen atzo entrenatzailearekin eta bigarrena lesio batetik atera berria da.

Marcelo Bielsa Athleticeko entrenatzailea prentsaurrean. (ATHLETIC CLUB)
Marcelo Bielsa Athleticeko entrenatzailea prentsaurrean. (ATHLETIC CLUB)

Urak nahasita daude Lezama aldean. Ligako hasiera kaskarrari Fernando Llorente aurrelaria eta Marcelo Bielsa entrenatzailearen arteko gora beherak gehitu behar zaizkio. Gaur eman du argentinarrak Spartaren aurkako deialdia eta aurrelari errioxarra eta Ander Herrera dira nobedade nagusiak.

Udan hasi ziren zailtzen Llorente eta Bielsaren arteko harremanak, aurrelari zuri-gorriak taldea utzi nahi zuela esan zuenean. Atzo, bien arteko eztabaida baten ostean, entrenamendua utzi zuen aurrelariak.

Bestelako kasua da Ander Herrerarena. Lesio batetik irten berria da eta hau du lehenengo deialdia erdilariak.

Hona hemen Bielsak Pragara eramango dituen jokalarien zerrenda: Iraizoz, Toquero, Amorebieta, San Jose, Itturaspe, Llorente, De Marcos, Ibai, Raul, Susaeta, Isma López, Gurpegi, Muniain, Aduriz, Ander Herrera, Castillo eta Ekiza.