
Brakaldoko suizidioa dela eta, prentsaurrekoa eman dute Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Donostiako Udalak. Bertan, etxe kaleratzeen «zentzugabekeriak» biktima bat gehiago eragin duela azaldu dute, eta familia eta adiskideei elkartasuna adierazi diete.
Bi erakundeon ustetan, «berehala» geldiarazi behar da «neurrigabeko gehiegikeria» hau eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan egunean zortzi familia kale gorrian gelditzen direla azaldu dute.
Prentsaurrekoa Kutxabanken gestioa salatzeko ere baliatu dute, banku publiko baten etxe kaleratzeak gauzatzea «erokeria» dela argudiatuz. Horregatik, etxe kaleratzeak gelditu ditzan eskatu diote.
Estatu espainiarreko eta Europako legedia «bateraezinak» direla nabarmendu dute, «Europako Justizia Auzitegiak gogorarazi digun eran».
Gauzak horrela, neurri zehatzak planteatu dituzte arazoa ekidin ahal izateko. Batetik, pertsona batek bere hipoteka ordaintzen jarraitu ezin duenean, hipoteka kreditua «salbuezpenez» bertan behera gelditzea eskatu dute».
Bestetik, etxearen jabetza banku publiko baten esku gelditzea proposatu dute, «jabetza higiezina kudeatu dezan». Horrez gain, entitate horrek alokairu sozial bat jarriko lioke hipoteka kreditua bertan behera gelditzea eskatzen dutenei. Gainera, alokairu sozial hori familiaren eros-ahalmenaren arabera kalkulatuko litzateke.
«Larrialdi» egoera amaituta, pertsonak hipoteka ordaintzen jarraituko luke.

Ikasle etorkinei euskara ikastea errazten dien Eusle programaren arrakasta

Ambulancias de Osakidetza, un servicio de camino a urgencias

El Patronato del Guggenheim abandona finalmente el proyecto de Urdaibai

Ocho de los Filton24 mantienen la huelga de hambre como protesta por el genocidio en Palestina

