Ezker abertzaleak ongi etorria eman dio FARC Kolonbiako Indar Armatu Iraultzaileek gaur iragarri duten su-etenari eta Bogotako Gobernuari dei egin dio «norabide berean urratsak eman eta operatibo militarrak bertan behera utz ditzan».
Ezker abertzalearen iritziz, horrelako erabaki batek abian diren elkarrizketak sendotu egingo lituzke eta Kolonbiak «azken 50 urteetan pairatu duen gatazkari amaiera jartzeko bidea» irekiko litzateke.
Ohar batean nabarmendu duenez, elkarrizketa eta negoziazioa dira «edozein gatazka konpontzeko bidea». FARCek aldarrikatutako su-etena eta Turkiak PKKrekin negoziazioak abiatzeko egindako iragarpena jarri ditu adibidtzat.
Euskal Herria
Fallece Koldo Anza, hermano de Jon Anza y extrabajador de la Real
Musika
Gatiburen ‘Azken zoramena’ Gernikan izango da: etxeko giroan, kalean eta ekainaren 7an
Ekonomia
«Esto es un mazazo; con 50 años, ¿adónde vas?», el drama de los trabajadores de BSH
Euskal Herria
Detenido el exjugador del Athletic ‘Txutxi’, condenado por traficar con 950 kilos de cocaína
Musika