NAIZ.INFO
DONOSTIA

Goya sarietarako hautagaien artean dira ‘Gazta zati bat’ eta ‘Zuloak’ dokumentalak

Goya sarietan finalista izateko hautagaien artean daude erabakitzeko eskubideaz mintzo den ‘Gazta zati bat’ dokumentala, Fermin Muguruzaren ‘Zuloak’ eta beste hainbat euskal film.

Jon Maia (zuzendaria), Luis Katarain (artzaina) eta Angel Oiarbide (Nazioen Mundua) ‘Gazta zati bat’ filmako une batean.
Jon Maia (zuzendaria), Luis Katarain (artzaina) eta Angel Oiarbide (Nazioen Mundua) ‘Gazta zati bat’ filmako une batean.

Goya sarietarako hautagaien lehen zerrendan zazpi eremutan dago ‘Gazta zati bat’ dokumentala. Filma onena, argazki zuzendaritza onena, zuzendari onena, jatorrizko gidoi onena, muntaia onena, soinu onena eta film¡ dokumental onena ataletan da Nazioen Mundua herri ekimena oinarri duen filma hautagai.

Hautagai horien artean erabakiko dituzte gerora Goya sarietarako finalistak izango direnak. Lehen zerrenda horretan hainbat euskal lan ageri dira. Tartean da Fermin Muguruzak bultzatu duen ‘Zuloak’ dokumentala, Angel Amigok zuzendu duen ‘El otro lado del espejo en la guerra secreta de Nicaragua’, ‘Pura Vida’ edo ‘Bypass’.