Naiz.info
Donostia

Ramon Aldasoro eta Raul Alonsori Parot doktrina aplikatu diete

Ramon Aldasoro preso otxandioarrak 2017an behar luke kalean, baina 197/2006 sententziarekin hamar urte atzeratu diote irteera data. Alonsori sei urte luzatu diote espetxealdia.

Ramon Aldasoro preso politiko otxandioarra Castello II espetxean dago. 1997an izan zen kartzelaratua eta irteera data 2017an finkatua bazuen ere, 197/2006, Parot doktrina gisa ezagutzen den sententzia aplikatu diote eta 2027ra arte ez da kalean izango.

Raul Alonso bilbotarra espetxe berean da. 22 urte daramatza preso. Irteera data 2015ean zuen finkatua, baina sententziaren aplikazioarekin 2021 arte luzatu diote espetxealdia.

Etxeratek jakinarazi duenez, bi preso politiko horien kasuekin, 93 dira dagoeneko Parot doktrina aplikatu zaien presoak. Haietatik 73k oraindik preso jarraitzen dute.

Neurr horrekin preso daudenez gain, haien lagun eta senideei ere bizi osorako zigorra aplikatzen zaiela salatu du Etxeratek.