Naiz.info
Iruñea

Geroa Baik hauteskundeak aurreratzea eskatu du

Geroa Bairen bozeramaile den Uxue Barkosen iritziz, Nafarroako Kutxan gertatutakoak «agortutako eta sinesgarritasunik gabeko Gobernua dagoela» utzi du agerian eta irtenbide bakarra hauteskundeak aurreratzea dela esan du.

Nafarroako Kutxan dieta bikoitzak eta hirukoitzak jasotzea «eskandalu politiko, ekonomiko, sozial, eta batez ere, etikoa» dela salatu du Uxue Barkosek.

Geroa Baire bozeramaileak adierazi duenez, «moralik gabeko UPN eta PSNren arteko joko horrek Parlamentuko gehiengoa inplikatzen» du eta horregatik, hauteskundeak aurreratzea beharrezkoa dela esan du.