
Heldu den larunbatetik aurrera, 69 udalerrik osatuko dute UEMA. Egun horretan batzar nagusia egingo du Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak Orion eta beste bost herri onartuko ditu: Zarautz, Lesaka, Tolosa, Lekeitio eta Munitibar. Guztira, 216.000 biztanle dituzte UEMAn dauden udalerriek.
Zarautzen egin duten agerraldian azaldu dutenez, duela bi urte hasitako hausnarketari bukaera eman nahi diote martxoaren 16ko batzarrean. Horregatik, egindako lanaren memoria eta datorren urte berrirako egitasmoez gain, hausnarketa hori eta hartu beharreko norabide berria izango dute aztergai.
Hasieran UEMAn biltzen zirenak batez ere herri txikiak baziren ere, pixkanaka zabaldu eta gaur egun izaera ezberdineko herriak daudela nabarmendu dute, handiak ere bai.
Batzar nagusiaren ondoren, eguerdian ekitaldi instituzionala egingo dute eta bertara gonbidatu dituzte UEMAren proiektua «egia bihur dadin bidelagun izan ditugun eta izan nahi ditugun» eragile politiko, instituzional eta sozialak. Ekitaldian mankomunitateak aurrera begira jorratuko dituen ildo nagusiak aurkeztuko dituzte, eta datozen hilabeteetarako bere erreferentzia izango den leloa ezagutaraziko dute.

La devastación de Gernika por el bombardeo fascista de 1937, en las filmaciones de la UCLA

Aritz Otxandiano denuncia un ataque contra su vivienda: «Se han sobrepasado todos los límites»

Gogora quiere meter a ETA también en el Memorial 3 de Marzo de Gasteiz

Aplausos e insultos a Jone Laspiur por criticar ‘La infiltrada’ y las infiltraciones policiales
