NAIZ.info

Ekitaldiz gainezka dator Gazte Danbadako bigarren eguna

Goizean goiz hasiko dira taller eta hitzaldi ezberdinak Urduñan ospatzen ari den Gazte Danbadan. Eguraldi traketsari aurre eginez milaka lagunek ongi etorria eman diote Ernai gazte antolakunde berriari.

Hezkuntza erreformari buruzko tailerra egin dute goizean. (Raul BOGAJO/ARGAZKI PRESS)
Hezkuntza erreformari buruzko tailerra egin dute goizean. (Raul BOGAJO/ARGAZKI PRESS)

Lehen gaua igaro ondoren, Gazte Danbada jaialdiak ez du etenik eta larunbat goizetik hasiko dira taller eta hitzaldi ezberdinak Urduñan. Egitarau oparoa osatu dute ostiraletik astelehenerarte eta milaka lagun batu dira Ernai gazte antolakunde berriaren aurkezpen jaialdian.

Goizeko 10.00etan abiatuko dira lehen hitzaldiak. Segurtasun digitala, elikadura subiranotasuna, antzerki taierrak, xiba jolasak, autodefentsa feminista... mota guztietako ekimenak izango dira. Arratsaldeko 20.00etan berriz, ekitaldi nagusia burutuko da.

Gauean kontzertu andana izango da gune ezberdinetan. Toy Dolls, Gatibu, Sen, Willis Drummond eta On arituko dira Altxa eszenatokian eta Txoriak Negutegian, Anai Arrebak, Gose, Matxura eta South Central Astindu gunean.