Naiz.info

Rui Costa gailendu da Zornotzan

Movistar taldeak beste garaipen batekin borobildu du bere lana, larunbatean Nairo Quintanak Euskal Herriko Itzulia irabazi ondoren. Pablo Urtasunek bigarren tokian bukatu du, Contador eta Intxaustiren aurretik.

Rui Costa Zornotzako helmugan. (ARGAZKI PRESS)
Rui Costa Zornotzako helmugan. (ARGAZKI PRESS)

Movistar taldeko Rui Costa nagusitu da Zornotzako Sari Nagusian. Euskaltel taldeko Pablo Urtasun bigarren tokian sailkatu da eta Alberto Contador hirugarrena izan da.

Txirrindulari portugaldarrak lortutako garaipenarekin aste bikaina borobildu du Movistar taldeak. Contador eta Euskaltel berriz, Euskal Herriko Itzulian irabazi gabe geratu ondoren Zornotzako Sari Nagusia irabazten saiatu izan dira eta helburua lortzetik gertu izan dira.

Pablo Urtasun bigarrena izan da eta Contador hirugarrena. Txirrindulari madrildarra Intxaustirekin batera iritsi da azken metroetara, baina beraien artean izandako desadostasuna baliatu du Rui Costa irabazteko.