
Estatu espainiarreko Auzitegi Gorenak Donostiako zortzi gazte Segiko kide izatea egotzita seina urteko kartzela zigorrera kondenatuak izana salatzeko prentsaurrekoa eman dute. Bertan Aitor Olaizola hitz egin du guztien izenean.
Zigorra ez dutela onartzen esan du eta eurak eramatea «kostako» zaiela ere gaineratu du Olaizolak. Era berean, epaia «espainiar Estatu faxistaren erakusle» dela esan du. Auzitegi Gorenaren sententzia erakutsi eta apurtuz amaitu dute agerraldia
Txerra Bolinaga Eleakeko kideak, bere aldetik, sententzia eskubide zibil eta politikoen aurkako epaia dela esan du eta eskubideen errespetuaz arduratzen den orori mobilizatzeko deia egin dio. Hori horrela, manifestazioa deitu dute larunbat honetarako Donostian. 17.00etan izango da zita.
Era berean, zigortuei babesa emateko asmoarekin Aske Gunea sortu dute. Gune hau egunero egongo da irekita gaurtik aurrera Bulebarrean, goizeko 09.00etatik arratsaldeko 20.00etara. Bertan, ekimen ezberdinak egiteko asmoa dute, horregatik, dei egin diete eragileei bertan parte hartzera.

La exposición temprana a pantallas se relaciona con cambios cerebrales en la adolescencia

Preparándose para confirmar en las urnas la anomalía vasca

Muere un joven motorista de 24 años en un accidente de tráfico en Hernani

Un incendio provoca unos 40 muertos y 100 heridos en una celebración de Nochevieja en los Alpes
