![Suhiltzaileak, Bermeon, garrak itzaltzeko lanetan. (ARGAZKI PRESS)](/media/asset_publics/resources/000/023/717/article_main_landscape/20130411_bermeo.jpg)
NAIZi eginiko adierazpenetan, Idurre Bidegurenek zehaztu du Bermeoko alde zaharra kaltetu duen sutea kontrolpean dutela suhiltzaileek, eta lanean ari direla berriro zabal ez dadin.
Izan ere, goizaldean, kontrolpean zutela pentsatu dutenean, garrak azkar zabaldu dira, haize ufaden eraginez.
Bidegurenek zehaztu duenez, une zailak izan dira, sua «kontrolatu ezinda» egoteak eragin dien ezinegonataik.
Suhiltzaleek garrak itzaltzeko lanetan jarraitzen duten bitartean, «oso kezkatuta» agertu da Bermeoko alkatea, jende asko atera behar izan dutelako beren etxebizitzetatik eta haiei arreta eta informazioa ematea delako orain Udalaren ardura nagusia.
Jakinarazi duenez, etxetik atera behar izan dutenen artean badago adineko jendea, medikamentuak hartu behar dituztenak edota arreta berezia behar dutenak.
Informazioa emateko eta kaltetuen erregistro bat osatzeko martxan jarritako bideez gain, kaltetuei arreta emateko guneak eskura jarri ditu Udalak.
Izan ere, «teknikoek esaten dutenean, asko etxera itzuli ahal izango direlako, baina beste asko ez, eta haiei ostatu ere eman behar zaielako».
Egoeraren zailtasuna ikusita, jende ugari laguntzen ari dela nabarmendu du alkateak, eta hori eskertzekoa dela gaineratu.
![Estebandomeno](/media/asset_publics/resources/001/135/856/article_thumb_horizontal/Estebandomeno.jpeg)
Cien años del primer muerto en el recorrido del encierro y algo de porno
![Naizxalbador](/media/asset_publics/resources/001/135/773/article_thumb_horizontal/NAIZxalbador.jpg)
AEBetako Glitterfox taldeak euskaraz eta disco ukituarekin grabatu du ‘Xalbadorren heriotzean’
![Encierro4](/media/asset_publics/resources/001/136/243/article_thumb_horizontal/encierro4.jpg)
Casi cuatro toneladas de Miura y dos tremendas embestidas en Mercaderes y la curva
![Indurain-villavesa2](/media/asset_publics/resources/001/136/510/article_thumb_horizontal/indurain-villavesa2.jpg)
Casi todos los incidentes imaginables se suceden en un encierro de la villavesa lento e irreal
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)