Naiz.info
Madril

Nahikari Otaegik bere burua aurkeztu du Aranjuezko espetxean

Nahikari Otaegik bere burua aurkeztu du Aranjuezko espetxean, aurrez iragarri bezala. Zazpi hilabeteko alabarekin sartu da presondegian. Bera izan da Auzitegi Gorenak zigortutako zortzi gazte donostiarretatik espetxean sartu den azkena.

Otaegi, Oihana zazpi hilabeteko alaba eskuan duela, bere etxeko atarian. (Jon URBE/ARGAZKI PRESS)
Otaegi, Oihana zazpi hilabeteko alaba eskuan duela, bere etxeko atarian. (Jon URBE/ARGAZKI PRESS)

Nahikari Otaegik bere burua aurkeztu du Aranjuezko espetxean, aste honen hasieran Euskal Irratietan iragarri moduan.

Zazpi hilabeteko alabarekin sartu da prisondegian, eta kanpoan utzi ditu hiru urteko semea eta Aitor Mokoroa bikotekide eta errefuxiatua. Lau urte eta erdiko zigorra du betetzeke.

Senide eta lagunekin batera joan da Otaegi espetxera eta arratsaldeko 17.30ean sartu da, NAIZek jakin ahal izan duenez.

Auzitegi Gorenak sei urteko espetxe zigorra berretsi zuen Donostiako zortzi gazterentzat. Haietatik sei, pasa den ostiralean atzeman zituen Ertzaintzak Bulebarrean, Aske Gunean eraikitako «herri harresia» ia hiru orduz «zulatzen» aritu ostean.

Imanol Vicentek, bere aldetik, asteazkenean aurkeztu zuen bere burua Martuteneko espetxean.