Emakunderen iritziz, «oso garrantzitsua da emakume baten kontrako eraso bat gertatzen denean gaitzespena adieraztea, baina honekin batera, ezinbestekoak dira eguneroko keinuak emakume eta gizonen berdintasunaren alde».
«Era honetako erasoen aurkako armarri sozial onenak dira, berdintasun eza baita honelako erasoen erroa. Emakumeen kontrako indarkeriaren kontrako jarrerak berdintasunaren eta pertsona guztien errespetuaren aldeko eguneroko keinuak behar ditu», adierazi du.
Horrela, Emakunderentzat, gizarte osoaren inplikazioarekin bakarrik eta emakume eta gizonen berdintasuna lortzeko behar den balio aldaketekin lortuko da egun batean emakumeen kontrako indarkeriarekin amaitzea. «Horrela bakarrik aurre egin ahal izango zaio gizartetik gizon bat emakume baten jabe izan daitekeen sinesmenari, eta berarekin nahi duena egin ahal duela pentsatzeari», gaineratu du.
Hori dela-eta, Emakundek «ezinbesteko» ikusten du herritar, erakunde eta era guztietako entitate eta elkarteen lana emakume eta gizonen arteko berdintasunaren alde.