Aurreko urteetan ez bezala, ‘villavesaren’ entzierroa lasai joan da. Goizeko 8.00ak aldera, duela 28 urte egiten hasi ziren bezala, ehunka lagun bildu dira sanfermin jaiei azken agurra emateko. Gehienak gaupasa eginda eta gutxi bakar batzuk –kazetari eta argazkilariak gehienak– jaiki berriak, baina denak umore onez.
Okasiorako jantzi den San Fermini derrigorrezko kantuak eskaini ostean, entzierroaren ibilbidean abiatu dira guztiak eta zezen plazaraino iritsi dira. Hasieratik haiekin izan den Miguel Indurainek agur esan die Merindades plazaran. Han Polizia espainolaren bi furgoneta zeuden, baina ez da ezer gertatu eta festa ongi bukatu da.
Euskal Herria
Un hombre mata a una joven de 20 años con un arma blanca en una bajera de Arrotxapea, en Iruñea
Ekonomia
Antolín, proveedora de Volkswagen, cerrará su planta de Arazuri-Orkoien, con 108 empleados
Kirolak
«Uste dut gaitasuna erakutsi dugula kantxa osoan jokatzeko»
Euskal Herria
Ane Urkiri izango da NAIZeko zuzendari berria
Euskal Herria