NAIZ.INFO

Bilboko kaleak betez auzipetuak babestera dei egin dute

Madrilen epaitzen ari diren 80 euskal herritarrak babesteko, manifestazioa egingo dute gaur arratsaldean Bilbon.  Gipuzkoako pilotarekin lotutako lagun ugari, baita Laudioko eta Arabako Batzar Nagusietako ordezkariak eta auzipetuek kaleak betetzeko deia egin dute.

Donostian egindako ekimena makroepaiketak salatzeko. 8Juan Carlos RUIZ / ARGAZKI PRESS)
Donostian egindako ekimena makroepaiketak salatzeko. 8Juan Carlos RUIZ / ARGAZKI PRESS)

‘Konponbidearen alde, eskubide guztiak, libre, epaiketa politikorik ez’ lelopean, 17.30ean abiatuko da martxa Bilboko Jesusen Bihotza plazatik. 35/02 eta 26/11 sumarioetan auzipetutako hainbat lagunek agerraldia egin zuten ostiralean eta manifestazioaren garrantzia azpimarratu zuten «pertsona libreak herri librean izan nahi dugulako».

Arabako Batzar Nagusietako eta Laudioko Udaleko kideek ere agerraldia egin zuten herenegun, bi makroepaiketak salatu eta auzipetuei eurekin daudela erakusteko. Bereziki 35/02 sumarioan epaitzen ari diren Santi Hernando izan zuten gogoan, ezker abertzaleko ordezkaria izana Batzar Nagusietan, Gasteizko Parlamentuan eta Laudioko Udalean.

Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioko «familiak» babesa eman dio bertako presidenteari, Mikel Arregi Ertxini. Bertze 35 lagunekin batera, 35/02 sumarioan auzipetuta dago Ertxin eta Auzitegi Nazionaleko epaiketari aurre egiten ari da.