naiz.info
barakaldo

Amets Arzallusek irabazi du Bertsolari Txapelketa Nagusia

Hendaiarrak 1737,5 puntu lortu ditu eta buruz burukora berarekin batera sailkatu den Maialen Lujanbiok 1686,5. Igor Elortza sailkatu da hirugarren postuan.

Joanito Dorronsorok jantzi dio txapela Amets Arzallusi. (Luis JAUREGIALTZO / ARGAZKI PRESS)
Joanito Dorronsorok jantzi dio txapela Amets Arzallusi. (Luis JAUREGIALTZO / ARGAZKI PRESS)

Amets Arzallus hendaiarra da Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiko txapeldun berria. 13.500lagun batu dira BECen finala zuzenean jarrraitzeko eta hasieratik igarri da bertsozale ugarik Arzallus ikusten zutela irabazteko faborito nagusi bezala.

Hendaiarrak Maialen Lujanbio, orain arteko txapelduna, izan du bidelagun buruz burukoan eta txapeldunari aurrea hartzea lortu du. Goizeko saiotik nagusitu da txapeldun berria, baina buruz burukoan Joseba Sarrionandiaren paperean jarri denean bertso hunkigarriak egin ditu.

Txapela irabazi ostean, honela adierazi du  beren poza Arzallusek: «Aitarena den txapel hau eskaintzen diot amari, haurra nintzela euskeraz erakutsi zidanari». BEC bete duten bertsozaleek txaloka eta zutik jarriz erantzun diote txapeldun berriari.

Azken puntuazioa honakoa izango da: Amets Arzallus (1737,5 puntu), Maialen Lujanbio (1686,5), Igor Elortza (1164 puntu), Aitor Mendiluze (1155 puntu), Aitor Sarriegi (1106 puntu), Unai Iturriaga (1099 puntu), Beñat Gaztelumendi (1099 puntu), Sustrai Colina (1082,5 puntu).