Iñaki Murua Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko (EHBE) lehendakariak zortzi bertsolariekin batera prentsaurrekoa eskaini du BECen finala bukatu ostean. Muruak asko gozatu duela nabarmendu du eta eskerrak eman nahi izan dizkio antolakuntzan parte hartu duen jende guztiari. «Borobila atera da dana», esan du hunkiturik. Maialen Lujanbiok ere antolakuntzan aritu den jende guztia goraipatu du.
Amets Arzallus txapeldun berriak berriz, «orokorrean oso gustura» geratu dela azaldu du. Hala ere, onartu du goizeko saioan zorrotzago aritu dela eta «apalxeago» arratsaldean.
Beñat Gaztelumendik bere lehen finalean «bat gehiago sentitzea» zuela helburu esan du eta lortu duela. Elortzak «puta madre» pasatu duela nabarmendu du eta Colinak «ohore» bat izan dela. Mendiluze eta Sarriegi ere harro agertu dira egindako lanaz eta Iturriagak umorez, ez dela berriro itzuliko esan du.