Axier Jaka Partaidetzako zinegotziak egin du Foru Aldundiak Igeldo Donostiatik bereizteko erabakiaren inguruko balorazioa, Donostiako udal Gobernuaren izenean.
Jakak esan duenez, erabakia «normaltasun demokratikoz, arduraz eta koherentzia politikoarekin» hartu behar da, izan ere, «igeldoarren gehiengoaren borondateak berresten baitu» erabaki hori.
Bere iritziz, erakundeetako ordezkariek «eredu izan behar dute herritarren aurrean» eta eszenatoki berri honi «lasaitasunez, soseguz eta arduraz» egin behar diote aurre.
Auzia udal Gobernuaren agenda politikoaren «gai zerrendaren lehen tokian» izango dela esan du, sortu den egoera aztertzeko. Ildo horretan, hiritar guztiek «Administrazioaren babesa eta zerbitzu publikoen prestazioak bermatuta» izan behar dituztela nabarmendu du. Hori horrela izan dadin «beharrezkoak diren urrats guztiak» egingo dituztela esan du Jakak.