
«Desobedientzia eguna» antolatu dute larunbat honetarako Sestaon gazte independentisten kontrako makroepaiketa salatu eta ez aurkeztea erabaki zuten lau gazteei sostengua adierazteko -Goizane Pinedo, Unai Ruiz, Irati Mujika eta Idoya Iragorri, hain justu-.
Herri Kolore agerkari digitalak sare sozialetan zabaldu duen informazioaren arabera, lehen orduetatik Ertzaintzaren furgoneta mordoa egon dira Sestaoko komisaldegiaren atarian.
Eguerdian abiatu dute ekimena Kasko plazan burutu duten elkarretaratzearekin. Bertan Iragorriren eskutiz bat irakurri dute eta horren ondoren gazte independentista udaletxeko atarian kateaturik agertu da. Ertzaintzaren furgonetak azkar gerturatu dira, kateak apurtu eta arrastaka eraman dute gaztea.
Polizia autonomikoek Iragorri atxilo eraman eta gero, tentsio uneak bizi izan dira eta, Segurtasun Sailak berri eman duenez, bigarren emakume bat atxilotu dute, «desobedientzia larria» egotzita.
Iragorriren atxiloketarekin epaiketara ez agertzea erabaki zuten lau gazteak atxilotuak izan dira jada.
Poliziak Irati Mujika atxilotu zuen urtarrilaren 9an Aramaion, eta pasa den asteburuan Ertzaintzak Unai Ruiz eta Goizane Pinedo atxilotu zituen Gasteizen.
Iragorrik elkarrizketa batean azaldu zuen epaiketara ez agertzearen arrazoiak.

La devastación de Gernika por el bombardeo fascista de 1937, en las filmaciones de la UCLA

Gogora quiere meter a ETA también en el Memorial 3 de Marzo de Gasteiz

Aplausos e insultos a Jone Laspiur por criticar ‘La infiltrada’ y las infiltraciones policiales

Fallece Gloria Rekarte, a quien han dado el último adiós en Iruñea
