Ohar baten bitartez, eskubide zibil eta politikoen aldeko Eleak mugimenduak gogor salatu du sare sozialen 21 erabiltzaileen aurka Guardia Zibilak eta Auzitegi Nazional espainalak egindako operazioa.
Eleak mugimenduak gogoratu duenez, Auzitegi Nazionala «zilegitasun oro galdu» duela eta, ustezko delitu-egileei tokiko epaitegian deklaratzeko zitazio bat bidali beharrean, estatu mailako operazioa abiarazi eta atxiloketak egitera Guardia Zibilak bidali izana gogor kritikatu du.
Ustez sare sozialen bitartez «terrorismoa goratu» dutenen aurkako sarekada hori Gobernu espainolak aurkeztutako «Herri Segurtasuneko Lege aurreproiekturako urrats bat da» Eleak-en aburuz, «sare sozialek ahalbidetzen duten adierazpen askatasuna zigortzen baitu».
«Argi dugu beldurra sortzeko operazioa izan dela gaurkoa, esana nahiz pentsaera kontrolpean dituztela adierazteko eta herritarrak apaltzeko eta isilarazteko», nabarmendu dute.
Hori dela-eta, Eleak mugimenduak adierazpen askatasuna praktikatzen jarraitzeko deia egin du eta baita «geure funtsezko eskubideeen alde inoiz baino erabakitasun handiagoz borrokatzeko ere».