NAIZ.INFO
BILBO

Inkesten arabera, PPk irabaziko lituzke Europako hauteskundeak Estatu espainiarrean

Aztiker ikerketa guneak egindako estimazioaren arabera, EH Bilduk eserleku bat lortu dezake Bruselan baina zalantzan dago. PPk 19-20 artean lortu ditzake.Parte hartze oso baxua aurreikusten da, %40tik behera.

CISek sortu eta publiko egindako datu baseak erabili ditu Aztiker ikerguneak Europako hauteskundeen estimazioa egiteko.

Twitterren bitartez zabaldutako informazioaren arabera, PPk 19-20 eserleku artean lortuko lituzke, PSOEk 17-18, IUk 6-7, UPyDk 4, CEU -EAJk parte hartzen duen hautagaitzak- 2-3, ERCk 1-2, LPD-EHBilduk 0-1, Primaverak 1, C´s-k 1 eta Podemos-ek beste bat.

Parte hartzearen estimazioa: Estatuan %38,8 eta Hego Euskal Herrian %37,9 koa.

Aztiker ikerketa gunetik azaldu dutenez, Hego Euskal Herriko estimazioa egiterik ez dago -arrisku gehiegi hartu gabe- CISen datu basea erabiliz. Guztira 300 inkesta egin zituzten Hego Euskal Herrian.