![Bilboko Bizikidetasunaren plazan egin du agerraldia Sarek. (ARGAZKI PRESS)](/media/asset_publics/resources/000/093/455/article_main_landscape/sare.jpg)
Euskal preso eta iheslarien eskubideen defentsan lan egiteko sortu zen Sare herritarreko kideek agerraldia egin dute larunbat goizean Bilbon. Gotzon Sanchez aktorea eta Jesus Uzkudun CCOO sindikatuko kidea bertan izan dira hainbat herritar eta preso ohirekin batera.
Ibon Altunak eta Arantza Armentiak hartu dute hitza prentsaurrekoan eta euskal jendarteari dei egin diote euskal presoek jasaten duten sakabanaketarekin «guztion artean» bukatzeko.
Azaldu dutenez, herri honetan «era askotariko» samina dago eta pertsona ugarirengan eragina izan du. Hala ere, gatazka garaia atzean utzi eta bakeari «aukera bat emateko» unea dela nabarmendu dute.
Ildo horretan, preso, iheslari eta deportatuen aferari konponbidea eman behar zaiola esan dute eta beren eskubideen errespetua exijitzea bake eszenatokia sendotzeko «oinarrizko ekarpena» dela azpimarratu dute.
Erronka horretan errealitateari aurre hartzen dieten pertsonak behar dituztela Sare herritarra osatzeko azaldu dute Altunak eta Armentiak. Espainiar zein frantziar gobernuek orain 25 urte eraikitako dispertsioaren «harresiak» zutik dirauela salatu dute, «gure Berlingo harresi propioa bihurtu dena», eta errealitate horri buelta emateko unea iritsi dela nabarmendu dute.
![Estebandomeno](/media/asset_publics/resources/001/135/856/article_thumb_horizontal/Estebandomeno.jpeg)
Cien años del primer muerto en el recorrido del encierro y algo de porno
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)
Dos bestazales violentamente atacadas por defender a un hombre de una agresión
![Piratak](/media/asset_publics/resources/001/137/746/article_thumb_horizontal/piratak.jpg)
‘Belak mastara eta euskara plazara’ aldarriarekin ospatuko dute Donostiako Piratek Aste Nagusia
![Atristain](/media/asset_publics/resources/001/134/948/article_thumb_horizontal/Atristain.jpg)
El donostiarra Xabier Atristain queda en libertad condicional tras 13 años preso
![Keyframemugu](/media/asset_publics/resources/001/138/892/article_thumb_horizontal/keyframemugu.jpg)