naiz
madril

Jokin Aranalde isolamenduan da Soto del Realgo espetxean

Jokin Aranalde isolamendu egoeran da Soto del Realgo espetxean, joan den ostegunean Lapurdin atxilotua eta Espainiaratua izan zenetik. Ainhoa Baglietto abokatuaren arabera, «berehala» epaiketara bideratuko dute.

Jokin Aranalde, Paueko Auzitegiaren kanpoaldean. (Aitor RENTERIA)
Jokin Aranalde, Paueko Auzitegiaren kanpoaldean. (Aitor RENTERIA)

Madrilgo Soto del Real espetxean isolamendu egoeran da Jokin Aranalde. Tolosaldeko ‘Ataria’ren arabera, Lapurdin izandako atxiloketaren ondoren jasotako tratua «ona» izan dela esan zuen Euskal Iheslari Politikoen Kolektiboko bozeramaile denak.

Ainhoa Baglietto abokatuak espetxeratze aginduaren aurkako helegitea aurkeztuko du, baina ez du uste epaileek onartuko dutenik. Bere iritziz, «berehala» epaiketara bideratuko dute ibartarra. «Prozesu honek ez du eginbiderik edo ikerketarik egitea eskatzen, egina dutelako, eta ondorioz berehala joango da aurrera; nahi balute abendurako epaituta legoke, baina Auzitegi Nazionalean zenbat denbora iraungo duen ez ago jakiterik».

Familiaren bisita jaso zuen Aranaldek herenegun eta, jakinarazi dutenez, «ondo» ikusi zuten.