Txanpon beraren bi aurpegiak bi txiotan hedatu ditu Bilbok Konpartsen Twitter kontuak:
Kanpaia @PaYaKonpartsa rentzat, lan bikaina. ZORIONAK!!! pic.twitter.com/7tfiL1oYXS
— Bilboko Konpartsak (@konpartsak) August 20, 2014
Eulia Irrintzirentzat. Datorren urtean hobetu beharko, animo!!! pic.twitter.com/bXJQ0CceFt
— Bilboko Konpartsak (@konpartsak) August 20, 2014
Sarean eta edonork parte hartzeko moduan egin dute aurten sari banaketa Bilboko Konpartsek. Ahaleginik handiena egin duten konpartsen artean 490 bozka jaso ditu Pa...Ya! konpartsak eta Uribarri konpartsa gertaratu zaio, soilik, 404 bozkekin. Internet bidezko bozkaren paradoxa, Pa...Ya! konpartsakoek ia-ia apainketa makalenaren saria ere jaso dutela, 264 bozka baizituzten apainketan lan eskasa egin dutenen artean, azkenean Euliaren saria eraman duen Irrintzik baino 9 bozka eskas gutxiago.