
Josu Erkoreka bozeramaileak egin du Lakuako Gobernuaren balorazioa Eskoziako erreferendumaren biharamunean.
Lehenik eta behin eskoziarrak zoriondu egin ditu, «askatasun osoz, demokratikoki eta eredua izanez euren etorkizunari buruz botoa eman dutelako».
Erabakitzeko eskubidea ez dela «nazionalisten eskakizuna, baizik eta printzipio demokratikoa» nabarmendu du Erkorekak eta, ildo horretan, Europan estaturik gabeko nazioei «ate berri bat» zabaldu zaiela uste du. «Europan erabakitzeko eskubidea egikaritu da», Lakuako bozeramailearen esanetan.
Britainia Handiak eskoziarrek beren etorkizuna erabakitzea onartu izana «oso garrantzitsu»tzat jo du Erkorekak eta, ildo horretan, Gobernu espainolarentzat ere hitzak izan ditu. Gogoratu dionez, erabakitzeko eskubiderik ez dagoela esaten duen arren atzoko erreferendumak existitzen dela eta «gauzatzeko bidea» ere badagoela erakutsi du.
«Espainiako Gobernuak onartu behar du erabakitzeko eskubidea ez dela nazionalismoaren ideia, printzipio demokratikoa baizik», adierazi du.
Eskoziakoak Gasteizko Parlamentuko autogobernu ponentzian eragina izango duela ere onartu du Erkorekak, «zalantzarik gabe».

Si el futuro es China, ¿qué hacer hoy?

Un fallecido y una herida grave, vecinos de Zornotza, en un accidente en Aragón

El papa Francisco recomendó el libro ‘Miñan’ de Amets Arzallus e Ibrahima Balde

Los aranceles de Trump amenazan con dejar a EEUU sin navidades
