@arianekamio
Donostia

‘Casanova variations’, seduziteko gaitasuna

Giacomo Casanovaren azalean sartuta aurkeztu du John Malkovichek ‘Casanova variations’. Michael Sturmingerrek zuzendutako lanak biziki ezagun egin zen seduzitzailearen bizitzako azken egunak biltzen ditu kamera aurrean eta opera baten antzezlana baliatzen du bere istorio entzutetsuenei ere argia emateko.

‘Casanova variations’ filmeko lantaldea, John Malkovich tartean. (Jon URBE/ARGAZKI PRESS)
‘Casanova variations’ filmeko lantaldea, John Malkovich tartean. (Jon URBE/ARGAZKI PRESS)

Giacomo Casanovak bere gazteluan emandako azken egunak dira. Elisa van den Recke idazlearen bisita jasoko du, berak idatzitako memorien bila egindako etorreran. Bere etorrerak heriotzaren beldur den gizon helduari bizitzasuna emango dio berriro.

Malkovich da Zinemaldiko Casanova, Michael Sturmingerren zuzendaritzapean egindako lan berrian. Sturmingerrek originaltasuna darabil filmean. Bateteik, ohiko pelikulatako estiloa darabil Casanova eta Van den Reckeren arteko harremana biltzeko.

Casanovaren istorio eta maitasun abentura zaharrak, ordea, Lisboan antzeztutako opera baten bitartez jasotzen ditu, Malkovichek berak bi erregistro desberdinetan lan egiten duelarik. 

Malkovichek esan duenez, dagoeneko denetik egin du bere bizitza profesionalean eta ia «ezerk» ez dio beldurrik ematen. Gauza baten beldur besterik ez da estatubatuarra: «Pelikula bat ez dela interesgarria izango jakiteak izutzen nau», adierazi du.