Ohar baten bitartez, Auzitegi Nazional espainolak, Gazte Danbadaren baitako ekitaldi politiko baten inguruan informatzeagatik Topatu.info webguneko hiru kazetari inputatu izana gogor salatu du Ernai gazte antolakundeak, «adierazpen askatasunaren aurkako eraso gogorra» delako.
Argi adierazi nahi izan dute Topatuko kideak, «beste hainbat hedabideek egin bezala, proiektu komunikatibo gisa zegokien lana» egiten aritu zirela Gazte Danbadan.
«Garbi dugu, inposatutako eredu, muga eta ‘egiei’ aurre egiten dien oro jo puntuan dutela eta aspaldidanik Euskal Herrian ezarritako kriminalizazio kanpainen erdigunean kokatzen dutela», salatu du Ernaik.
Azkenik, babesa adierazi diote Topatu proiektuari eta lan egiten jarraitzera animatu dituzte.
Euskal Herria
Fallece Koldo Anza, hermano de Jon Anza y extrabajador de la Real
Ekonomia
«Esto es un mazazo; con 50 años, ¿adónde vas?», el drama de los trabajadores de BSH
Musika
Anari y Belako, dos generaciones unidas por una pasión
Euskal Herria
Los más de 18.000 menores palestinos muertos en Gaza serán homenajeados en Iruñea el día 28
Musika