
Gipuzkoako Aldundiak bi hitzarmen sinatuko ditu Emakumeen Mundu Martxarekin eta 165.000 euro bideratuko ditu egitasmo horietara. Bata MMM Forum Mulherreko nazioarteko idazkaritzarekin izenpetuko du –Mozambikeko gobernuz kanpoko erakundea– eta bestea, berriz, Euskal Herriko Emakumeon Mundu Martxarekin.
Gizarte Politikako foru diputatu Ander Rodriguezek aurkeztu ditu bi hitzarmenak, Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxako ordezkari Idoia Trenorrekin. MMMko nazioarteko idazkaritzako ordezkari Graça Samok Mozambiketik bidalitako bideo baten bidez hitz batzuk esan ditu Aldundiaren laguntza eskertzeko.
Lankidetza proiektu honen arabera, bi erakunde horiek hainbat jarduera egingo dituzte, emakumeen eskubideen alde eta indarkeria matxistaren aurka, bai Euskal Herria baita nazioartean ere.
Ekimenen artean aipatzekoa da aste honetan bertan, ostiraletik igandera, Donostian egingo den Emakumeen Mundu Martxaren Europako Topaketa. Herrialde askotako ordezkariak bilduko dira, eta, besteak beste, 2015ean kontinente osoa zeharkatuko duen karabana feministaren azken xehetasunak zehaztuko dituzte.
Rodriguezek azaldu duenez, gaur egun pobrezia egoeran dauden 10 lagunetik 7 emakumeak dira eta horietatik %60k indarkeria fisikoa nahiz sexuala jasaten dute.
Testuinguru horretan, Gipuzkoako Aldundiak sustatu nahi du «desberdintasun horiek desagertu daitezen antolatu egiten diren eta elkarrekin borroka egiten duten emakumeen ahalduntzea».
Horregatik, erantsi du, Aldundiak nazioarteko gizarte mugimenduekiko lankidetzaren bidez, garapenerako kooperazio politika eraldatzaile bat sustatzearen aldeko apustua egin du, pobrezia desagerrarazteko helburuarekin, egiturazko kausetan eraginez –kausa politikoak, ekonomikoak, soziala, ingurumenekoak eta generokoak–.

La exposición temprana a pantallas se relaciona con cambios cerebrales en la adolescencia

Preparándose para confirmar en las urnas la anomalía vasca

Muere un joven motorista de 24 años en un accidente de tráfico en Hernani

Un incendio provoca unos 40 muertos y 100 heridos en una celebración de Nochevieja en los Alpes
