‘Jone Libre’ dinamikak Errigoitiko gaztea babesteko ekimen andana antolatu ditu asteburu honetan zehar. 11.00etan abiatuko dira ekitaldiak Pasialekuan egingo duten harrerarekin eta 14.00etan herri bazkaria egingo dute. Egun osoan zehar ekitaldi ezberdinak eta kontzertuak burutuko dituzte Gernikan.
Jende andana hurbildu da beren elkartasuna adieraztera eta herria laranja kolorez margoztu dute. Pankarta ugari ikus daitezke.
Arratsaldeko 16.00etan hasi da kalejira, eta ordu erdi bat beranduago agertu da Amezaga. Bere senideak eta lagunak agurtu ditu, dena jai giro batean murgilduta.
Espainiako Auzitegi Nazionalak hemezortzi hilabeteko espetxe zigorra ezarri zion Amezagari, «terrorismoa goratzea» egotzita. Zehazki, 2012ko Gernikako azken astelehenean pankarta bat jarri izana leporatu zioten. Ertzaintza atxilotzen saiatu zen azaroaren 24ean epaitegiek kartzelara joateko hamar eguneko epea eman arren. Geroztik, Amezaga ezkutuan da.

«No se necesita la propiedad de una casa para vivir; lo importante es vivir, no poseer»

«Trump parece buscar el regreso a un esquema puramente colonial del comercio»

«El premio es para la familia de José Miguel, nosotros solo mostramos lo que ha hecho»

NAIZek esklusiban aurreratu zuen Hatortxu Rocken ‘Bi t'erdi’ bideoklipa sarean da jada
