NAIZ
DONOSTIA

Manu Intxauspe oiartzuarra aske gelditu da

18/98 auziaren baitan epaitu eta zigortu zuten Manuel Intxauspe oiartzuarra Villabonako espetxetik atera da, zazpi urte baino gehiago preso egon ondoren.

Manu Intxauspe, irudiaren erdian, Rakel bikotea eta Leire alaba alde banatan dituela. (NAIZ)
Manu Intxauspe, irudiaren erdian, Rakel bikotea eta Leire alaba alde banatan dituela. (NAIZ)

Manu Intxauspe, ‘Txoko’, espetxetik atera da astelehen honetan.

Estatu espainolak indarrez itxi zuten ‘Egin’ egunkariko beste kide batzuekin batera, 18/98 auziaren baitan epaitu eta zigortu zuten Intxauspe.

Auzitegi Nazionalak 9 urteko espetxe zigorra ezarri zion. Gorenak zigorra aztertu zuen gero, eta zazpi urte eta 8 hilabetera jaitsi zuen.

2007ko azaroaren 30ean atxilotu zuten eta, urte hauetan Alcala, Teruel eta Villabonako espetxeetan izan da preso.