«Euskaraz bizitzearen aldeko hautuari behar duen bultzada emateko egun» gisa definitu du Euskal Herrian Euskaraz elkarteak apirilaren 18an Otxandion ospatuko duen ‘Euskaraz Bizi Eguna’. Sei urtez ‘Hizkuntza Eskubideen Eguna’ antolatzen ibili ostean, ‘Euskaraz Bizi Eguna’ antolatzeari ekin zion elkarte euskaltzaleak. Seigarrengoa izango da aurtengoa, Otxandion ospatuko dena.
Aurkezen ekitaldian, Otxandio euskararen «arnasgune txikia» eta euskaldunon «babesgune handia» dela aldarrikatu dute EHEko kideek. «Euskararen alde egoteaz gain, euskararen alde egiteko prest dagoen herria da otxandiarrena», adierazi dute.
Egun osoko egitaraua antolatu dute apirilaren 18rako; mendi-irteera, kantu-poteo, bazkari herrikoi, ekitaldi eta kontzertuekin. EHEren web orrian kontsultatu daiteke ‘Euskaraz Bizi Eguna’ren inguruko informazio guztia.