Donibane Lohizuneko kantonamenduan, aurreikuspen guztiak apurtuz, PS ez da bigarren itzulian izango, bai ordea abertzaleak. %12,64ko babesa eskuratu dute sozialistek eta bosgarren indarra izan dira, abertzale, eskuindar eta ultraeskuindarren atzetik.
Forces 64-en bildu diren zentristak eta eskuindarrek jaso dute boto gehien (%28,74) eta, horrenbestez, Isabelle Dubarbier-Gorostidi eta Philippe M. Juzan bikotea bigarren itzulian izango da, Peio Etcheverry-Ainchart eta Leire Larrasa abertzaleekin batera. EH Bai, %14,94ko portzentaiarekin, bigarren indarra izan da.
Anne-Marie Esteban eta Jean-François Irigoyen eskuindarrak izan dira hirugarren bozkatuenak, EH Bairengandik oso gertu (%14,41)
Fronte Nazionalak bozen %13,01 eskuratu du; Front de Gauchek %6,63; ezkerreko Dominique Duguet eta Jean-Marc Olaizolak %5,37 eta EAJ-PNBko Gaxuxa Elhorga-Dargainsek eta Jean-Pierre Etcheverryk, %4,26.

ETS agota en tres horas las 15.000 entradas de Madrid y se lanza también a por Barcelona

NAIZ: MUSIKA, kanal berri bat gure komunitateko berrienentzat

Educación y sindicatos no llegan a un acuerdo y se mantiene la huelga de profesores
Otegi llama desde el Parlamento europeo a «alejarse de la deriva autoritaria y militarista»
