
Hezkuntza Plataformen Topaguneak hirugarren mailako ebaluazio diagnostikoa praktikan ez jartzeko beharrezko pausoa emango dituztela adierazi dute ohar baten bidez. «Ikasleria sailkatzea helburu duen oztopoz beteriko lasterketa bat da», adierazi dute. Era berean bereizkeria ekar lezakeen «eskolen arteko rankingak» bultzatuko dituela azpimarratu dute.
Zentzu honetan, gogora ekarri dute bukaerako notak izango duela garrantzia eta «ez ikasketa prozesu integralak». Honek hezkuntzaren pribatizazioa beste helmugarik ez duela adierazi dute: «Proba hauek prestatzeak ikastetxeak akademia bilakatzea ekar dezake. Enpresek azterketa hauek prestatzeko aukera izango dute hezkuntzaren pribatizazioa ekarriz».
Hau dela-eta, beste eredu bat proposatu dute Topagunetik. «Guk gure ebaluazio propioak izateko eskubidea aldarrikatu nahi dugu. Ez dugu inork gure ebaluazioak kanpotik erabakitzerik nahi». Eta ebaluazio hauetan irizpide bezala ebaluazio jarraia, ikaskuntza prozesu osoa eta aniztasuna hartuko dutela kontuan gaineratu. Horregatik, ikastetxeen barne ebaluazio bat aldarrikatzen dute.
Hego Euskal Herriko hezkuntza bilgune, guraso elkarte eta eragile desberdinek garatu nahi dute programa, ondoren sare publikora zein ikastoletara zabaltzeko. «Ondoren, ikastetxeetako erabaki organo horietan inposatu nahi zaigun 3. mailako ebaluazioaren kontrako jarrera adostuko da eta baita berau ez egiteko konpromiso hartu ere».
Azkenik, honen inguruan jasotako babesa ekainean emanen dutela ezagutzera jakinarazi dute. «Dozenaka organo gorenen atxikimendua lortu nahi dugu LOMCEk inposatu nahi digun zentzu gabeko azterketa hau egin behar ez dezagun. Beraz, dei egiten diogu hezkuntza komunitateko kide orori kanpaina honetan parte hartu dezan», amaitu dute.

Juan Luis Agirre Letek askatasuna berreskuratu du, 28 urte preso izan eta gero

Una sentencia confirma la legalidad del apoyo del Ayuntamiento de Iruñea a Korrika

Graban el tremendo impacto de un rayo en las antenas de Zikuñaga de Hernani antes del amanecer

Maite Nosti, parlamentaria de Vox, deja el partido y provoca la disolución de la Agrupación
