
«Arrakasta horrek erakutsi du jendeak gure aldarriei garrantzia ematen diotela, batez ere, egitura instituzional propioa izatearenari» esan du Anita Lopepek gaur goizean Baionan egindako agerraldian.
EH Baiko beste lau kide zituen alboan, Joana Urbistondo, Leonie Agergaray, Peio Etxeberri-Aintziart eta Alain Iriart (azken hori Errobi-Aturri kantonamenduan kontseilari hautatu dutena), bigarren itzulian aurkeztu diren bost kantonamenduetako hautagaiak, hain zuzen. Ipar Euskal Herriko bazter guztietan EH Bairen ordezkariak present izateak «bai landalur eremutan zein hiri eremuan ere hedatzen ari garela frogatzen du» adierazi dute.
Aurrerantzean, ‘Euskal Herrian bizi, lan egin eta erabaki’ kanpainako leman oinarri hartuta, Paueko Kontseiluan ere, alor guztietako lana egingo dutela ziurtatu dute, hiru lurraldeetako erakundetzeari lehentasuna emanez.
Bihar aukeratuko da Departamenduko Kontseiluko presidentea eta Alain Iriartek bere hautagaitza aurkeztuko du bertan, batez ere, EH Bairen mezua entzunarazteko.

Ribera derecha de Burdeos, caladero de ideas para la construcción de viviendas

Ambulancias de Osakidetza, un servicio de camino a urgencias

Una acción de denuncia de la colaboración de CAF con Israel acaba con un detenido en Bilbo

Mikel Zabalza gogoan: «Memoriaren herria gara, ezkutuan gorde nahi dutena argitaratuko duena»



