
Errekaleor Bizirik! ekimeneko kideek agerraldia egin dute atzoko jazoeren inguruko euren balorazioaren berri emateko. Zentzu horretan, argitu dute argi mozketarena Udaleko funtzionario batek egindako txosten batean oinarrituta hartutako erabakia izan zela, nahiz eta aipatu txostena egiteko «etxe gutxi batzuen egoera soilik hartu duten kontutan».
Ekimeneko kideen ustea da Gasteizko Udalak eurak auzotik bidaltzeko nahia duela. «Desgaste taktika bat erabiltzen ari dira gu gure kabuz joan gaitezen, eta hau lortzeko argia bezalako oinarrizko eskubideak urratzea ez zaie axola», azpimarratu dute. Hala ere, eurak nola bidali ez dakitela gaineratu dute.
Atzoko jazoeren ondorioz auzokide batzuk lesioak pairatu zituztela azaldu dute eta 20 pertsona inguru identifikatu zituztela gaineratu dute. «Atzokoak ez du inolako justifikaziorik», adierazi dute.
Hala eta guztiz ere, argindarra kenduta auzotik botako dituztela uste badute, «jai» dutela azpimarratu dute. «Hilabeteak daramatzagu auzoa biziberritze lanetan, eta horrelako mugimenduekin atzera botako garela pentsatzen badute, ez gaituzte ondo ezagutzen», azpimarratu dute.

La devastación de Gernika por el bombardeo fascista de 1937, en las filmaciones de la UCLA

Gogora quiere meter a ETA también en el Memorial 3 de Marzo de Gasteiz

Aplausos e insultos a Jone Laspiur por criticar ‘La infiltrada’ y las infiltraciones policiales

Fallece Gloria Rekarte, a quien han dado el último adiós en Iruñea
