
Martxoaren 22 eta 29ko hauteskundeak iragan ondoren, Kontseilu Nagusiko presidente berria hautatu dute ostegun honetan Pauen. Kargu honetarako hiru hautagai aurkeztu dira: Jean-Jacques Lasserre (Forces 64), Marie-Pierre Cabanne (Ezkerreko Taldea) eta Alain Iriart (independentea, abertzalea). Kantonamenduka kontseilariek jarrera adierazi ondoren, 31 bozekin Jean-Jacques Lasserre presidente hautatu dute, Kazeta.eus-ek bildu duenez.
Bigarren itzulian garaipena lortu duten kontseilariak Paueko Kontseilu Nagusian elkartu dira. Hitzorduan presidente berriaren bozketan parte hartu dute. Kantonamenduka alderdi ezberdineko parte hartzaileek beren boza eman dute. Orotara 54 boza izan dira, haien artean txuri bat.
Marie-Pierre Cabannek 20 boto lortu ditu, Alain Iriartek 2 eta Jean-Jacques Lasserrek 31. Beraz, Kontseilu Nagusiko presidente berria eskuin-zentristako kidea da.
«Hautesleen konfiantza berreskuratu behar dugu, krisiarekin eta langabeziarekin galdu dena», adierazi du presidente berriak. Honetaz gain, zehaztu du gaurtik goiti, alderdiak «gutxiago ez duela lan eginen, ezta ere gehiago; baizik eta beste modu batera».
Alain Iriartek, bere aldetik, gogoratu du sinbolikoki aurkeztu duela bere burua, baina nabarmendu du «bozek aurretik» hitz egin dutela, EH Bairen emaitza onei aipamena eginez.

Lateralidad, un tema desconocido pero crucial en el aprendizaje de las niñas y niños

El robo del año no ha tenido lugar en el Louvre, sino en Spotify

El Supremo confirma las condenas a Zulueta y Enparantza y reduce las de Zuriarrain y Sarriegi

EH Bildu volvería a ganar en Gipuzkoa y PNV y PSE necesitarían un apoyo para gobernar

