NAIZ

«Herrikoak libre!» aldarrikatuz, ekimen andana

Eleak eta Libre mugimenduak antolaturik mobilizazioak burutzen ari dira asteburu osoan zehar Auzitegi Gorenak zigorturiko 107 Herriko tabernen auzo eta udalerrietan.

Hotza elkartearen defentsan egindako mobilizazioa. (Andoni CANELLADA / ARGAZKI PRESS)
Hotza elkartearen defentsan egindako mobilizazioa. (Andoni CANELLADA / ARGAZKI PRESS)

Joan zen astean Auzitegi Gorenak 35/02 sumarioaren epaiak Euskal Herriko 107 Herriko taberna eta elkarte konfiskatzeko agindua eman ondoren, herriko tabernak defendatzea aldarrikatuz ekimen andanda egiten ari dira asteburu osoan zehar.

Ostiralean hasi ziren mobilizazioak zenbait herritan, baina larunbatean eta igandean burutuko dira ekimen gehienak Herriko taberna horiek dauden herri eta auzoetan.

Loiolako Hontza Herriko tabernan esaterako, agerraldia egin dute eta 35/02 sumarioan auziperatutako Agus Rodriguezek hartu du hitza. Elkartasunetik konpromisora igarotzeko deia egin du eta azaldu duenez, udara begira Udaletxean mozio bat aurkeztuko dute eta Donostiako Aste Nagusian manifestazio jendetsua egingo dute.