
Joseba Asiron alkateak berak aurreratu zuen ikurrina presente egongo zela sanferminen hasieran eta, goizeko 11.00ak inguruan, Udaleko bi langilek balkoian eskegi dute, gainerako banderen ondoan.
Iruñeko Udalera aldaketaren aldeko indarrak iritsita, normaltasunez izan da ikurriña txupinazoan.
1979tik 1981ra egon zen ofizialki ikurrina balkoian eta azken urteotan jazarpen izan da plazara sartzen saiatu izan direnen aurka.
Asironek esan zuenez, legea beteta izango zen ikurrina balkoian. Hala, Diana Urrea, Eva Blanco eta Rebeka Ubera EAEko legebiltzarkideak bertan daudenez, protokoloak zehazten du aukera badagoela ikurriña bertan jartzeko.
Gobernu espainolaren erantzuna
Gobernu espainolaren Nafarroako ordezkaritzak berehala erantzun du, ikurrina eskegitzeko erabakiaren aurka helegitea jarrita.
Udalak hartutako erabakiarekin legea urratzen dela argudiatu du ordezkaritzak.

«No se necesita la propiedad de una casa para vivir; lo importante es vivir, no poseer»

«Trump parece buscar el regreso a un esquema puramente colonial del comercio»

«El premio es para la familia de José Miguel, nosotros solo mostramos lo que ha hecho»

NAIZek esklusiban aurreratu zuen Hatortxu Rocken ‘Bi t'erdi’ bideoklipa sarean da jada
