ELA sindikatuak larunbat honetan 35/02 auziaren baitan emandako ebazpena salatzeko egingo den mobilizazioan parte hartzeko deia egin du.
Ohar batean adierazi duenez, sindikatuak ez du onartzen Auzitegi Nazionalak «107 lokal eta herriko taberna konfiskatzeko eman zuen epaia berresten duen Auzitegi Gorenaren ebazpena». Sindikatuak uste du «erabaki politikoa» dela eta «nolabaiteko legalitate itxura eman nahi diola erregimen frankistak egin zuenaren antzeko ondasun konfiskatze bati».
Gainera, gogorarazi du ebazpen honen ondorioz jende asko lan gabe geratuko dela eta helburua dela «gure herrian sektore politiko jakin baten jarduera sozial, kultural eta politikoa kriminalizatzea».
ELAk gaitzetsi egiten du «sumario beraren baitan erabakitako hainbat pertsonen gaitasungabetzea», horrela «Dignidad y Justiciak eta AVTk egindako eskaria onetsiz, organizazio independentisten lidergoa erasateko estrategian beste urrats bat egiten baita».

Lateralidad, un tema desconocido pero crucial en el aprendizaje de las niñas y niños

El bombardeo en Venezuela y el secuestro de Maduro desatan la desinformación en redes sociales

32 combatientes cubanos murieron en el asalto estadounidense en Caracas

54 urteko mendizale bat hilik aurkitu dute Aiako Harrian; Iban Apaolaza presoa da

