NAIZ

Athleticen garaipena; Realaren eta Oiartzunen, berdinketak

Athletic 0 eta 2 irabazi du Levanteren zelaian. Realak eta Oiartzunek aldiz, bina berdindu dute etxean Albacete eta Huelvako Sporting taldeen aurka, hurrenez hurren.

Oiartzunek berdindu egin du etxean. (Idoia ZABALETA / ARGAZKI PRESS)
Oiartzunek berdindu egin du etxean. (Idoia ZABALETA / ARGAZKI PRESS)

Athleticek bakarrik lortu ahal izan du garaipena denboraldi berriko lehen jardunaldian. Beste bi euskal taldeek berdinketarekin konformatu behar izan dute.

Zuri-gorriek 0 eta 2 irabazi dute Levanteren zelaian. Eli Ibarrak eta Erikak egin dituzte golak. Aurtengo denboraldian aurkari izango dituzten Bartzelona eta Atletico Madrilek ere garaipen sendoak eskuratu dituzte lehen jardunaldian.

Realak eta Oiartzunek berriz, etxean berdindu dute bina. Oiartzun lehen hiru puntuak eskuratzeko zorian izan da lehen zatian 2 eta 0 aurreratu ostean. Bigarren zatian ordea, Huelvako Sportingeko emaitza berdintzea lortu du.

Txuri-urdinek ere bina berdinduta hasi dute denboraldia. Ezin izan baitute Fundacion Albacete taldea mendean hartu Zubietan.