NAIZ

Athleticen porrota Vila-realen (3-1)

Epailearen erabaki okerrek eta hamaikakoan egindako aldaketek kondenaturik, Athleticek galdu egin du Vila-realen zelaian. [Partidaren xehetasunak]

Athleticek beranduegi erreakzionatu du Vila-realen kontrako partidan. Valverdek aldaketa ugari egin ditu hamaikakoan, De Marcos eta Lapotek bakarrik errepikatu dute Europa Leagueko partida kontuan hartuta. Erasoan adibidez, Kike Sola aritu da Eraso, Aketxe eta Sabin Merinorekin batera.

Vila-realek ere aldaketa ugari egin ditu, baina partida hasieran jokoan nagusitu da. Bakambu aurrelaria lesioantu arte jaun eta jabe izan da. Athleticek partida orekatzea lortu duenean eta atsedenaldira iristen ari zirenean, epaileak asmatu egin du penalti bat Leo Baptistao inork ukitu gabe lurrera bota ondoren.

Hori gutxi balitz, bigarren zati hasieran Gurpegiri egindako penalti garbi bat pasatzen utzi du markagailuan 1 eta 0 zihoazenean. Raul Garcia eta Aduriz zelairatu ditu Valverdek berdinketa lortzeko, baina Gasparrek sekulako gola egin du areaz kanpotik. Kontraeraso batean egin du hirugarrena Baptistaok eta luzapenean Adurizek egin du gola.