NAIZ
BILBO

Aritz Adurizek Athleticen jarraituko du 2017ra arte

Aritz Adurizek eta Athleticek akordioa lortu dute eta horren arabera aurrelari donostiarrak talde zurigorrian jarraituko du 2017ko ekainaren 30 arte.

Aduriz eta Josu Urrutia elkarri bostekoa ematen, kontratua berritu ostean. (ATHLETIC)
Aduriz eta Josu Urrutia elkarri bostekoa ematen, kontratua berritu ostean. (ATHLETIC)

Athleticek jakinarazi duenez, Aritz Adurizek kontratua luzatu du eta, horrenbestez, talde zurigorrian jarraituko du 2017ko ekainaren 30 arte. Ordurako 36 urte izango ditu aurrelari donostiarrak.

Aduriz sasoi onean dago eta urtetik urtera gol gehiago egin ditu. 2012-13 denboraldian 18 gol egin zituen; kopuru bera errepikatu zuen 2013-14 denboraldian –horietatik 16 Ligan–, eta aurten dagoeneko hamaika daramatza.