Iruñeko epaitegiak Jose Antonio Indarten aurka bere semearen, Iñaki Indarten, heriotza dela-eta irekita duen kausarekin jarraitzea erabaki du. Fiskalak eta defentsak ez dute zantzurik ikusten baina akusazio partikularrak, hilketa leporatzen dio.
Iñaki Indart Legasako leize batean hil zen 2008an, nahiz eta 2014ko abendura arte ez zuten bere gorpua aurkitu. Gaur Nafarroako Justizia Epaitegi Gorenean kasua aztertu eta gero, Fiskaltzak kausa ixtea eskatu du, baita defentsak ere. Aldiz, akusazio partikularra osatzen duen zendutako gaztearen izebak hilketa leporatzen dio eta bi lekukoen frogak eskatu ditu.
Zentzu berean, iragan asteartean epaileak «zantzu argiak» ikusten zituela argitaratu zuela ekarri du gogora. Dokumentu honetan, Iñaki Indart aitak emandako kolpeen ondorioz zendu zela baieztatzen da eta baita «oraindik bizirik zela» bota zuela Gazteluko leizera.
Jose Antonio Indart ekainean atxilotu zuten, baina egun batzuk beranduago baldintzapeko askatasunean geratu zen.