Beste hiri eredu bat aldarrikatu dute Donostian Kortxoenea gaztetxearen eraistearen aurkako martxan. Gipuzkoar hiriburuko kaleak gurutzatu ditu mobilizazioak eta Eneko Goia alkatea eta bere gobernu taldea egin dituzte erantzule.
‘Kortxoenea bizirik’ aldarrikatu dute mobilizazioaren hasieran zihoan pankartaren bidez, baina ez da hau izan Boulevardetik abiatu den idatzi bakarra. Era berean, kultura kapitala baino, «kapitalaren kultura» defendatzen dela salatu dute bertaratutakoek. «Hau al da kultura kapitala?», galdetu dute Kortxoeneako ordezkariek.
Donostian zehar, ildo beretik, «okupazioa delitua bada, gora gora delinkuentzia!» eta «Eneko Goia, diruaren morroia» leloak ere entzun dira.
Martxaren amaieran, Zemoria kaleko 20. zenbakian dagoen eraikina ezarri dute hurrengo elkargune gisa. «Ekainean geratuko da libre eta gaztetxearen dinamikarako perfektua izan liteke». Hau dela-eta, Udalari eskatuko diote lagapena.
Huste eta eraistearen inguruan, «ilegala» izan zela ekarri dute gogora, eta segurtasun pribatua «burnizko makilekin» aritu zela salatu.

La devastación de Gernika por el bombardeo fascista de 1937, en las filmaciones de la UCLA

Aplausos e insultos a Jone Laspiur por criticar ‘La infiltrada’ y las infiltraciones policiales

Fallece Gloria Rekarte, a quien han dado el último adiós en Iruñea

Gernika recuerda el «atroz» bombardeo de 1937 e insta a Italia a admitir su responsabilidad
