Segurtasun Sailak jakinarazi duenaren arabera, goizeko 8.20an jazo da ezbeharra, Santurtziko portuko kai-mutur batean makina batek langile bat harrapatu duenean.
Langilea, L.A.P.V. inizalekoa eta 56 urtekoa, tokian bertan zendu da. ELA sindikatuak emandako informazioaren arabera, Sociedad Estiba y Desestiba enpresan egiten zuen lan hildako gizonak.
Lan istripua gogor salatu du ELAk ohar bidez, eta ostegunean portuan egingo duten 24 orduko lanuztearen berri eman du.
Bilboko Portuko Garraiolari Autonomoen Elkarteak (ATAP, gaztelerazko sigletan) elkartasuna eta babesa adierazi die hildako beharginaren senide eta lagunei.
Era berean, laneko segurtasunaren aldeko kanpainak bultzatu eta istripuak ekiditeko neurriak hartzeko beharra azpimarratu du elkarteak.
Portuan dabiltzan garraiolaren %85 biltzen duen elkarteak dei egin die erakunde publikoei lan istripuak ekiditeko neurriak har ditzaten.