![Seask@antuz jaialdiaren aurkezpena. (DONOSTIA KULTURA)](/media/asset_publics/resources/000/236/358/article_main_landscape/seaskantuz.jpg)
Ipar Euskal Herriko 30 artista ingururen –musikariak, dantzariak, bertsolariak...– ikuskizunaz gozatzeko aukera izango da larunbatean, 20.00etatik aurrera, Donostiako Victoria Eugenia antzokian, Seask@ntuz emanaldian. Erramun Martikorena, Aire Ahizpak, Kattalin Indaburu, Mixel Ducau, Caroline Phillips, Begiz Begi, Bilaka, Zuberoko kantariak, Amaia Riouspeyrous... guztiak oholtzara igoko dira helburu batekin: Ipar Euskal Herriko ikastolei laguntzea, dituzten behar ekonomikoei aurre egin diezaieten.
Emanaldiaren aurkezpenean Eneko Goia alkatea, Koldo Tellitu Euskal Herriko Ikastolen Federazioko lehendakaria, Paxkal Indo Seaskako lehendakaria eta Mikel Irizar Gipuzkoako Aldundiko Hizkuntzen berdintasunerako zuzendaria izan dira.
Indok eskerrak eman dizkie Donostiako Udalari eta Gipuzkoako Aldundiari, emandako laguntzagatik, eta bereziki eskertu ditu ikuskizunean parte hartuko duten artistak, musutruk arituko baitira.
![Estebandomeno](/media/asset_publics/resources/001/135/856/article_thumb_horizontal/Estebandomeno.jpeg)
Cien años del primer muerto en el recorrido del encierro y algo de porno
![Naizxalbador](/media/asset_publics/resources/001/135/773/article_thumb_horizontal/NAIZxalbador.jpg)
AEBetako Glitterfox taldeak euskaraz eta disco ukituarekin grabatu du ‘Xalbadorren heriotzean’
![Encierro4](/media/asset_publics/resources/001/136/243/article_thumb_horizontal/encierro4.jpg)
Casi cuatro toneladas de Miura y dos tremendas embestidas en Mercaderes y la curva
![Indurain-villavesa2](/media/asset_publics/resources/001/136/510/article_thumb_horizontal/indurain-villavesa2.jpg)
Casi todos los incidentes imaginables se suceden en un encierro de la villavesa lento e irreal
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)