NAIZ

Larunbatean geratuko da aske Ibon Esteban preso nafarra

Ibon Esteban iruindarra larunbatean geratuko da aske, zigorra beteta. Sei urteko espetxe zigorra betetzera zigortua izan ostean, zigorra bi urtera murriztu zioten eta larunbatean berreskuratuko du askatasuna.

Ibon Esteban Gasteizen atxilotu zuen Ertzaintzak. (ARGAZKI PRESS)
Ibon Esteban Gasteizen atxilotu zuen Ertzaintzak. (ARGAZKI PRESS)

Ibon Esteban preso politiko nafarra larunbatean geratuko da aske, senideek konfirmatu dutenez. Beste 27 gazterekin batera epaitua izan ostean, sei urteko espetxe zigorra betetzera kondenatua izan zen, Segiko kide izatea leporatuta.

Berarekin batera zigortu zituen espainiar Auzitegi Nazionalak Bergoi Madernaz, Aiala Zaldibar, Xabat Moran, Igarki Robles, Marina Sagastizabal eta Ainhoa Villaverde, eta Robles eta Zaldibarrekin batera atxilotua izan zen Gasteizko Herri Harresian.

Madernaz, Robles, Sagastizabal, Moran eta Zaldibar aske geratu ziren azaroaren hasieran, Auzitegi Gorenak absolbitu eta gero. Atzo bertan Villaverde irten zen espetxetik, eta larunbatean irtengo da Esteban.